XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

batere zalantzarik gabe esate baterako, behartzen gaitu kirola sentitu edo azaltzerakoan.

Dena jar daiteke zalantzan kirolaren alorrean, areago futbolean.

Futbolak berak zehazten du aldiro zer komeni zaion eta egokitu zaion une historikoan moldatu beharra dauka futbolariak.

Halatan, esan ote genezake futbola publizatea dela?, politika?, filosofia?, eskola? kazetarien negozioa?

Kirol gertakariak azkenaldi honetan nola bideratzen ari diren ikusirik, garbi dago babesten duen kirolaren mami bihurtu dela publizitatea.

Esan genezake ia-ia futbola eta beste kirol guztiak galduak liratekeela publizitaterik gabe, baina beste galdera hau ere egin genezake: iraun ote lezake publizitateak kirolik gabe?

Publizitatea kirol ala kirola publizitate?

Matematikaren izaera trukakorraz baliatu beharko dugu beharbada: badakizue, ordenak ez du emaitza aldarazten.

Zehatzago esan genezake publizitateari esker egiten dela kirola eta kirola dela, hain zuzen ere, publizitatearen euskarri handienetako bat.

Publizitatea ez da kirolaren edo futbolaren definizioetan ageri den terminoa, baina errealitate saihestezina da, mundu horretan gertatzen ari denetik ezin bereizi den errealitatea hain zuzen ere.

Publizitateak futbolean duen eraginez, janzkera berri bati, esate baterako, egin dio harrera gizarteak, kirolariek ez ezik kirola-publizitatea binomioarekin ados dauden beste guztiek ere.

Sport modaz mintzatzen gara gaurko egunean.

Hau da, bizimodu tipiko bat sortu da kirol publizitatearen bitartez.

Halatan, etorkizunean talde nazionalak eta partikularrak desagertuko dira beharbada eta marken taldeek jardungo dute orduan.